Stiffelio di Verdi a Bilbao

logo_60_abao_dchaL’Associazione Amici dell’Opera di Bilbao presenta l’opera Stiffelio di Giuseppe Verdi.
La rappresentazione si svolgerà il 21, 24, 27 e 30 gennaio 2017 con una produzione del Teatro Regio di Parma/Montecarlo.
Sarà diretta da Francesco Ivan Ciampa e la parte di Stiffelio sarà cantata da Roberto Aronica.


OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak Giuseppe Verdiren Stiffelio opera taularatuko du larunbatean, eta hilaren 24an, 27an eta 30ean ere.
Parma hiriko Teatro Regioren ekoizpena izango da eta hainbat dira kantari arituko diren italiarrak.
Bilboko elkarteak konpositore italiarraren obra hori aukeratu du 2017ko denboraldia hasteko, eta Tutto Verdi proiektuaren barruan dago.

Silvia Federici su Argia

Argazkia: Dani Blanco.

Argazkia: Dani Blanco.

Intervista sul settimanale ARGIA a Silvia Federici, scrittrice, professoressa e attivista feminista – marxista.

Erri de Luca su 7K di Gara

Erri de Luca, Barcelona 13 de desembre de 2016. Entrevista per Zazpika © Oriol Clavera

Erri de Luca, Barcelona 13 de desembre de 2016. Entrevista per Zazpika © Oriol Clavera

Il settimanale 7K del giornale GARA pubblica un’intervista con lo scrittore Erri de Luca.

+ info

Intervista a Guido Raimondi

Argazkia: Monica del Valle / Argazki Press

Argazkia: Monica del Valle / Argazki Press

Guido Raimondi (Napoli 1953) è il presidente della Corte Europea per i Diritti dell’Uomo.
In questa intervista in euskara del giornale BERRIA parla della necessità di prendere provvedimenti davanti alla dispersione dei prigionieri politici baschi.

‘Assalto al cielo’ | azaroak 20 igandea 18:00 | ZINEBI – Guggenheim Museoa

Locandina 'Assalto al cielo'

Locandina ‘Assalto al cielo’

Euskaditaliak, Spazio di Unione Culturale-Kultura Bateraguneak, Istituto Luce di Roma-rekin lankidetzan, atsegin handiz aurkeztuko du Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia den ZINEBIren 58. edizioaren markoan Francesco Munzi-ren azken lana, 1967 eta 1977 arteko Italiako historiaren zati baten erretratua den benetako zine artxibategia. Urte horiek erabakigarriak izan ziren Italiaren historiarako. Garai ilun bat. Eta Munzik gogora ekarri nahi izan du Veneziako azken Nazioarteko Zinemaldian lehiaketaz kanpoko film luze dokumentala izan zenaren bitartez. Ikerketa lan zorrotza da, garai hartako ikus-entzunezko materialak aztertzen ehunka ordu eman dituena, garai hartako gazte protestak gogora ekartzeko.

‘Assalto al cielo’ri buruzko informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.

Zinemaldiaren programazio osoa ikusteko klikatu hemen.

 

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketaren irekiera

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketako argazkia

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketako argazkia

Atzo, azaroak 17, zabaldu zuten Koldo Mitxelena Kulturgunean ‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakuesketa, eta 2017ko urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Elkarren artean solasean ari diren bi zatik osatzen dute erakusketa: batetik, Lekurik gabe, denborarik gabe, Sensibili alle foglie kooperatiba italiarrak komisariatu duena, eta bestetik, Giltzapekoak: notas sobre la reclusión, komisario-lanetan Marion Cruz, Aitor Izagirre eta Pablo Marte izan dituena.

Sensibili alle foglie kooperatibak XX. mendeko 60etatik 90etara bitartean Italian sortutako arte-laborategi garrantzitsuenetako 76 egileren lanak ekarri ditu Donostiara. Adierazpen-premia izan dute guztiek ere bizirauteko eta egoera eramateko itxialdia betetzen ari ziren erakundean: heriotzaren korridorea, espetxea eta bizi arteko zigorra, zoroetxeak, ospitale psikiatriko judizialak, geriatrikoak edota kalea. Bilduma honen eta bildutako arte-adierazpen desberdinen bitartez, «Archivio di scritture, scrizioni e arte irritata» ekimenaren kooperatiba arduradunak ikusgarritasuna eman nahi die sormena ulertzeko muga eta zailtasun sozialei, sormena gizaki izaten jarraitzeko bizi-baliabide funtsezkoa den aldetik. Gainera, bisitariek ikusi ahal izango dute gizakiaren adierazpen-indarra zertarako den gai muturreko bizi-baldintzen pean dagoenean.

Euskal presoen lanak zentsuratzea onetsi dute Espainiako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak

Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketan jarri behar zituzten presoen lanak, Donostia 2016ren testuinguruan. Ordea, antolakuntzak zentsuratu egin zituen Marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo-film bat, euskal presoek eginak zirelako.

15 novembre | Loreak alla Mostra del Nuovo Cinema Europeo

loreak_cartelAl via la seconda edizione della Mostra del nuovo cinema europeo che si svolgerà a Roma dal 13 al 19 novembre 2016. Promossa da EUNIC – il partenariato tra Istituti di Cultura, Accademie e Ambasciate Nazionali dell‘Unione europea a Roma – e nata grazie al sostegno della Federazione Unitaria Italiana Scrittori FUIS, quest’anno la Mostra cinematografica avrà luogo e sarà coordinata dall’Accademia di Romania, attualmente in carica alla presidenza EUNIC Roma per l’anno 2016.

Loreak verrà proiettato il martedì 15 novembre.

+ informazione

“Aiaraldeko ikasleek ikastetxeari dioten errespetuak eman digu atentzioa, Italian ez da hala izaten eta”

Amurriora etorri diren 25 ikasleetako lau dira Galvanese, Rispoli, Falivene eta Piscedda. Argazkia: aiaraldea.eus

Amurriora etorri diren 25 ikasleetako lau dira Galvanese, Rispoli, Falivene eta Piscedda. Argazkia: aiaraldea.eus

Atzo hartu zuten Italiara itzultzeko hegazkina SAMUELE FALIVENE, DALILA PISCEDDA, MANUELE RISPOLI eta GIULIA GALVANESEk. Egun batzuk eman dituzte Aiaraldean, Amurrioko Zaraobe Institutuko ikasleen familiekin bizitzen, Salernoko Regina Margerita ikastetxeko beste 21 ikasle eta bi irakaslerekin batera.

Informazio gehiago

Ion Izagirre (txirrindularia) «Xekeak jarriko du dirua, baina egitura sendoa dago atzean»

ion-izagirre-argazkia_inigo-uriz_argazki-press

Aegazkia: Iñigo Uriz / Argazki Press

Il ciclista di Ormaiztegi (Gipuzkoa) Ion Izagirre ha firmato un contratto con la nuova squadra Bahrain degli Emirati Arabi. Il Bahrain sarà formato fondamentalmente da ciclisti, amministrativi, medici, massaggiatori e meccanici italiani. In questa intervista sul giornale in euskara BERRIA il ciclista parla della sua nuova etapa con la squadra arabo-italiana…basca!


Ion Izagirre txirrindulariak, Bahrain taldearekin sinatu du kontratu berria. Taldeak Italiako hainbat ziklista, masajista, mediku, administratzaile eta mekaniko izango du. BERRIA egunkarian, Ormaiztegiko txirrindulariari egindako elkarrizketa irakurri ahal duzu hemen.

Alen Silva artista durangarra Firenzen

alen-silva_argazkia_galleria-360

Argazkia: Galleria 360

Alen Silva artista durangarraren lanak ikusgai izango dira Firenzeko Galleria 360 espazioak antolatutako EX Stasis erakusketan. 2008an ACEk antolatutako Euskal Astearen barruan Silvak Afganistango gudari buruzko argazki erakusketa ikusgai egon zen Roma Tre unibertsitatean.

Informazio gehiago