Pubblicata la guida degli archivi segreti del Vaticano concernenti 3 diocesi basche.

Nei due libri, che saranno anche messi on-line, vengono raccolte informazioni bibliografiche riguardanti le diocesi di Gipuzkoa, Bizkaia e Araba dal Medioevo all’Era Moderna. Il lavoro di ricerca è stato coordinato dai professori dell’Università dei Paesi Baschi Jose Ramon Diaz de Durana,  Maria Rosario Porres e Cristina Jular.
___________________

Vatikanoko Artxibategi Sekretuko euskal iturrien gidaliburua aurkeztu dute

Erdi Arotik Aro Modernora bitarteko euskal diozesiei buruzko informazio bibliografikoa jasotzen da bertan.

Vatikanoko Artxibategi Sekretuan gordetzen diren euskal dokumentuen gida aurkeztu dute gaur, Gasteizen EHUk duen campusean. Bi liburuk osatzen dute gida, eta bietan euskal diozesiei buruzko informazio bibliografikoa jasotzen da; lehendabizikoak Erdi Arokoa biltzen du, bigarrenak, Aro Modernoko informazioa. Herritarrek ikusgai izateko, sarean jarriko dituzte gidak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarekin harremana duten bi mila fitxa dokumental bildu dira, guztira.

Gida osatzea Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren egitasmoa izan da; EHUk eta CSIC Ikerketa Zientifikoen Espainiako Kontseilu Nagusiak elkarlanean eginiko ikerketaren ondorioa da. Jose Ramon Diaz de Durana EHUko Erdi Aroko Historiako katedradunak, Maria Rosario Porres EHUko Aro Modernoko Historiako katedradunak eta Cristina Jular CSICeko zientzialari titularrak koordinatu dute ikerketa.

I commenti sono chiusi.