‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketaren irekiera

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketako argazkia

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketako argazkia

Atzo, azaroak 17, zabaldu zuten Koldo Mitxelena Kulturgunean ‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakuesketa, eta 2017ko urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Elkarren artean solasean ari diren bi zatik osatzen dute erakusketa: batetik, Lekurik gabe, denborarik gabe, Sensibili alle foglie kooperatiba italiarrak komisariatu duena, eta bestetik, Giltzapekoak: notas sobre la reclusión, komisario-lanetan Marion Cruz, Aitor Izagirre eta Pablo Marte izan dituena.

Sensibili alle foglie kooperatibak XX. mendeko 60etatik 90etara bitartean Italian sortutako arte-laborategi garrantzitsuenetako 76 egileren lanak ekarri ditu Donostiara. Adierazpen-premia izan dute guztiek ere bizirauteko eta egoera eramateko itxialdia betetzen ari ziren erakundean: heriotzaren korridorea, espetxea eta bizi arteko zigorra, zoroetxeak, ospitale psikiatriko judizialak, geriatrikoak edota kalea. Bilduma honen eta bildutako arte-adierazpen desberdinen bitartez, «Archivio di scritture, scrizioni e arte irritata» ekimenaren kooperatiba arduradunak ikusgarritasuna eman nahi die sormena ulertzeko muga eta zailtasun sozialei, sormena gizaki izaten jarraitzeko bizi-baliabide funtsezkoa den aldetik. Gainera, bisitariek ikusi ahal izango dute gizakiaren adierazpen-indarra zertarako den gai muturreko bizi-baldintzen pean dagoenean.

Euskal presoen lanak zentsuratzea onetsi dute Espainiako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak

Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketan jarri behar zituzten presoen lanak, Donostia 2016ren testuinguruan. Ordea, antolakuntzak zentsuratu egin zituen Marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo-film bat, euskal presoek eginak zirelako.

I commenti sono chiusi.