Biografia kurrin kurrun (edo)

Ohiane Egurtza

"bioliña bezalako instrumentu "dotorea"-rekin dozena kanta ikasi nituenerako, hego haizeak jota edo, non erabaki nuen, ezetz, panderoa jotzen hasi behar nuela. Etxean denak harrituta, ez baita trikitixarekiko afiziorik izan gure etxean. Beno, amonarengandik edo jasoa... baliteke, askok bere "reenkarnazio-tzat" jotzen nautelako... ta erne! amona oraindik bizi dut eta!

kontuak kontu, armoniatik, erritmo eta zaratara pasa nintzela. Harrezkero, hamar bat urte izango dira panderoa jotzen hasi nintzenetik... panderista anbulante izan naizela esatea akaso egokiena: Hernaniko lagun batekin jo dut urtetan, baita kuadrillako batekin ere... tartean, izen handiagoko personek ere deitu naute... baña beti batetik bestera, beti kalejiran.

Ez naiz txapelketa zalea izan, nahiz behin fabore egitearren eraman ninduten trikitilari gazteen txapelketara. Finalerako ataritan geratu giñen, lastima soñujolearentzat!

eta gañerakoan, nik personalki, ez baita nire ogibidea, nahiago dut jendartean jo... kalean, saltoka, kantuan... baña jendartean eta aldian behin. Nik trikia entenditzeko dudan moduan, erosoago aritzen naiz jendartean, plazako jendea baño gorago jarrita baño. Jendartea nahiago, eszenarioa baño... hori da nere ulertzeko era... akaso urteek eman didatena. Horrela lortu dut panderoari gero eta estimu handiagoa izatea...ikaragarri maite dut panderoa jotzea... disfrutatu egiten dut... seguruena, ez naizelako buru-belarri horretara dedikatu.

Kontuak kontu, badira urteak Euskal Herriko Trikitixa Elkartean nabilela... eta espezialidadea, egoera zelebreenetan, atera soñu eta panderoa, eta kalejira! ................eta gauzak zer diren, halako egoera surrealista eta xelebreetan, sarri Naroa izaten dut aldamenean. Karakola ta barea!"

Naroa Garcia

"10 urterekin hasi nintzen trikitixa ikasten oskar estangaren eskolan (donostian), 7 bat urte pasa nituen han gutxi gora behera eta tarte hortan ere Bigira trikiti taldeko partaide izan nitzen (badakizu erromeriatan ta herriko festetan ibiltzen ginen soinu jotzen)... guzti hori bukatu zen eta musikenen egin zuten "kurtso" batean sartu nitzen (kasualidadez edo.....oraindik ez dakit nola) eta han bi urtez egon ginen "nuevas tendencias de la musica tradicional" zikloa osastzen.... kepa junkera zen gidari eta bi urte hoiek eta gero kepa junkera berak txalaparta konpainia bat sortu zuen etxak eta bertan parte hartu dut orain urtebeterarte.... lotsarik gabe munduko zenbait tokitan egon naiz trikitixa jotzen.... baina bueno....momentu hontan gehien gustoko dudana etxean lasai lasai soinua hartu ta pieza batzuk jotzea da, lagun tartean bada, eta beraiek ere instrumentuak badituzte eskuetan hobe!!..... "