‘Assalto al cielo’ | azaroak 20 igandea 18:00 | ZINEBI – Guggenheim Museoa

Locandina 'Assalto al cielo'

Locandina ‘Assalto al cielo’

Euskaditaliak, Spazio di Unione Culturale-Kultura Bateraguneak, Istituto Luce di Roma-rekin lankidetzan, atsegin handiz aurkeztuko du Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia den ZINEBIren 58. edizioaren markoan Francesco Munzi-ren azken lana, 1967 eta 1977 arteko Italiako historiaren zati baten erretratua den benetako zine artxibategia. Urte horiek erabakigarriak izan ziren Italiaren historiarako. Garai ilun bat. Eta Munzik gogora ekarri nahi izan du Veneziako azken Nazioarteko Zinemaldian lehiaketaz kanpoko film luze dokumentala izan zenaren bitartez. Ikerketa lan zorrotza da, garai hartako ikus-entzunezko materialak aztertzen ehunka ordu eman dituena, garai hartako gazte protestak gogora ekartzeko.

‘Assalto al cielo’ri buruzko informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.

Zinemaldiaren programazio osoa ikusteko klikatu hemen.

 

I commenti sono chiusi.