Archivi del mese: novembre 2016

LA FATA E IL DESIDERIO | MARIASUN LANDA | Nuova pubblicazione su Libe Edizioni

maitagarria eta desioa-irudia-maite gurrutxagaLIBE EDIZIONI pubblica un’altra emozionante e raffinata storia di Marisun Landa, per lettori dagli 8 agli 88 anni. Quella di una fata che un giorno cade sul tetto di una casa e conosce una bambina, alla quale promette di esaudire un desiderio. La relazione tra questa bambina un po’ diversa dalle altre e la fata durerà nel tempo, ed è il filo conduttore di una storia che combina magia, filosofia e lirica. Un riflessione sul passare del tempo, lo scorrere della vita, ma soprattutto sulla capacità e l’importanza di desiderare qualcosa.

LA FATA E IL DESIDERIO (epub / pdf)


LIBE EDIZIONIk Mariasun Landaren beste istorio hunkigarri eta fin bat argitaratzen du 8 eta 88 urte bitarteko irakurleentzat. Egun batez etxe bateko teilatu gainera erori eta neskato bat ezagutzen duen maitagarri baten istorioa. Honek desio bat beteko diola agintzen dio. Gainontzekoengandik apur bat ezberdina den neskatoaren eta maitagarriaren arteko harremana denboran luzatuko da, magia, filosofia eta lirika uztartzen dituen istorio baten ardatz bihurtuz. Denboraren eta bizitzaren iragatearen inguruko gogoeta bat, baina, batez ere, zerbait desiratzeko ahalmena eta garrantziaz hitz egiten duen istorio bat.

LA FATA E IL DESIDERIO (epub / pdf)

1 DICEMBRE | ASIER GOGORTZA | Mostra “Muga-Frontiera” | NUOVO CINEMA PALAZZO

muga-31 DICEMBRE
Asier Gogortza
Mostra “Muga-Frontiera”
19:00 – Nuovo Cinema Palazzo (Piazza dei Sanniti, 9a)

Il primo dicembre, l’artista Asier Gogortza, alle ore 19:00, al Nuovo Cinema Palazzo di Roma inaugurerà la mostra “Muga”. È un progetto al quale l’artista lavora dal 2014 e il cui obiettivo, come dichiara lui stesso, è “portare nelle immagini la tensione che sorge tra il paesaggio e il territorio nei luoghi di frontiera”- La mostra rimarrà aperta tutti i giorni dall’1 all’11 dicembre, dalle ore 18 alle 22. Non è la prima volta che il fotografo Asier Gogortza espone in Italia. Ha partecipato alle giornate di OcchiRossi a Roma e alla Biennale di Venezia nel 2008.


ABENDUAK 1
Asier Gogortza
“Muga-Frontiera” erakusketa
19:00 – Nuovo Cinema Palazzo (Piazza dei Sanniti, 9a)

Egun berean zabalduko da Eroman Asier Gogortza artistaren “Muga” erakusketa Nuovo Cinema Palazzon 19:00etan. 2014tik lantzen ari den proiektuak “muga tokietan paisaiaren eta lurraldearen artean sortzen den tentsioa irudietara eramatea” du asmo, artistaren hitzetan. Erakusketa ikusgai izango da abenduaren 1etik 11ra 18:00etatik 22:00etara. Ez da Asier Gogortza argazkilariak Italian egiten duen lehenengo erakusketa. Veneziako Biennale d’Arte 2008n parte hartu zuen eta baita Eromako OcchiRossi jaialdian ere.

1 DICEMBRE | MARIASUN LANDA e ROBERTA GOZZI | “La fata e il desiderio” | UNIVERSITÀ DI BOLOGNA

maitagarria eta desioa-irudia-maite gurrutxaga1 DICEMBRE
Mariasun Landa e Roberta Gozzi
Presentazione del libro “La fata e il desiderio”
10:15 – Università di Bologna – Scuola di Lingue e Letterature, Traduzione e Interpretazione – Aula A della Presidenza

La Settimana Basca-Euskal Astea 2016 inizierà con la conferenza della scrittrice Mariasun Landa e della traduttrice Roberta Gozzi all’Università di Bologna. Partendo dall’ultimo testo della riconosciuta scrittrice recentemente editato da Libe Edizioni, con il contributo anche dell’Istituto Etxepare, “La fata e il desiderio”, si parlerà di scrittura e di traduzione. Si tratta del terzo libro di Mariasun Landa pubblicato dall’editrice Libe che, in collaborazione con Il lettorato di Lingua e Cultura Basca dell’Università di Bologna organizza la presentazione nell’aula A della Presidenza della Scuola di Lingue e Letterature, Traduzione e Interpretazione alle ore 10:15.


ABENDUAK 1
Mariasun Landa eta Roberta Gozzi
“La fata e il desiderio” liburuaren aurkezpena
10:15 – Bolognako Unibertsitatea – Scuola di Lingue e Letterature, Traduzione e Interpretazione – Presidenzako A ikasgela

Bolognan hasiko da 2016ko Euskal Astea Mariasun Landa idazlea eta Roberta Gozzi itzultzaileak bertako Unibertsitatean emango duten hitzaldiarekin. Libe Argitaletxearen bitartez eta Etxepare Institutuaren laguntzarekin euskaratik italierara itzuli eta formatu digitalean argitaratu berri den “La fata e il desiderio” liburua ardatz hartuta, idazkera eta itzulpengintzaren gainean arituko dira bi hizlariak. Libe argitaletxeak argitaratzen duen Mariasun Landaren hirugarren liburua da eta Bolognako Unibertsitateko Euskara eta Euskal kulturako irakurletzak antolatuta, aurkezpena goizeko 10:15etan izango da Scuola di Lingue e Letterature, Traduzione e Interpretazioneko Presidenzako A aretoan.

SETTIMANA BASCA 2016 | 2016ko EUSKAL ASTEA

Euskal Astea 2016_Locandina 01

Mancano pochi giorni per l’Euskal Astea 2016. Dall’1 all’11 dicembre, l’Associazione Culturale Euskara – Euskal Etxea di Roma, il Programma Studi Baschi Università ROMA3-Euskal Saila e la casa editrice digitale Libe edizioni porteranno musica, arte, cinema e letteratura dei Paesi Baschi a Roma e a Bologna. Il programma prevede presentazioni dell’opera letteraria di Mariasun Landa, le creazioni artistiche di Asier Gogortza, conferenze sull’euskara, un concerto di Mursego e la proiezione del film Amama. Potete trovare maggiori informazioni sulla programmazione dettagliata giorno per giorno in questa pagina. Intanto, un breve video sulla Settimana Basca 2016.

Comunicato stampa


Egun gutxi geratzen dira 2016ko Euskal Astea hasteko. Abenduaren 1etik 11ra bitartean Euskal Herrian eta Italian sortutako musika, artea, zinema eta literatura eramango dituzte Eroma eta Bolognara Associazione Culturale Euskarak – Eromako Euskal Etxeak, ROMA3 Unibersitateko Euskal Sailak eta LIBE online argitaletxeak. Mariasun landaren aurkezpenak, Asier Gogortzaren artelanak, euskarazko berbaldiak, Mursegoren kontzertua, Euskanta 2016 aurkezpena eta Amama filmaren proiekzioa hartzen ditu aurtengo programak. Egunez egun izango diren ekitaldien berri izango duzue aurki webgunean. Bitartean, hemen Euskal Asteari eskainitako bideo laburpen bat.

Prentsa oharra

LABURBIRA | SABATO 26 NOVEMBRE 18:30 | SPAZIOXYGENE

kartela_moztuta

SABATO 26 NOVEMBRE

18:30 APERITIVO – 20:00 PROIEZIONE

SPAZIOXYGENE

Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro

Quest’anno LABURBIRA ci porta 8 nuove produzioni in basco, piene di storie diverse e molto toccanti. Una dimostrazione di come i creatori di audiovisivi in euskara non si fermino e continuino a produrre lavori di alta qualità.

Tra il 25 febbraio e il 20 marzo del 2016 il circuito di cortometraggi ha visitato 27 località dei Paesi Baschi. Il prossimo 26 novembre arriverà a Roma.

+ info


 

AZAROAK 26 LARUNBATA

18:30 APERITIVO – 20:00 EMANALDIA

SPAZIOXYGENE

Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro

Aurten LABURBIRAk euskarazko zortzi ekoizpen fresko-fresko dakartza, hunkituko zaituzten istorio anitzez kargatuta. Izan ere, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileek ez dute etenik, kalitatezko lanak egiten jarraitzen dute.

2016ko otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, Euskal Herriko 27 herri bisitatu ditu film laburren zirkuituak. Azaroaren 26 honetan Erroman izango dira ikusgai.

+ info

 

LOREAK | VENERDÌ 25 NOVEMBRE 18:30 | SPAZIOXYGENE

loreak_cartelVENERDÌ 25 NOVEMBRE

18:30 APERITIVO – 20:00 PROIEZIONE

SPAZIOXYGENE

Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro

Un giorno Ane, una donna non più giovanissima in un periodo delicato della sua vita, inizia a ricevere un mazzo di fiori all’indirizzo di casa: ogni giovedì alla stessa ora, e sempre in forma rigorosamente anonima. Ogni settimana un mazzo di fiori diversi. Al cantiere in cui Ane lavora c’è Beñat, un uomo che osserva il mondo dall’alto della cabina di una gru. E poi ci sono altre due donne, Lourdes e Tere, le cui vite sono in qualche modo condizionate da misteriosi fiori, che una sconosciuta lascia in memoria di qualcuno a loro caro. I fiori porteranno le donne a confrontarsi con sentimenti che da tempo credevano sopiti. Ma in fondo, non sono altro che fiori.

Trailer Loreak


AZAROAK 25 OSTIRALA

18:30 APERITIVO – 20:00 EMANALDIA

SPAZIOXYGENE

Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

Trailer Loreak

‘Assalto al cielo’ | azaroak 20 igandea 18:00 | ZINEBI – Guggenheim Museoa

Locandina 'Assalto al cielo'

Locandina ‘Assalto al cielo’

Euskaditaliak, Spazio di Unione Culturale-Kultura Bateraguneak, Istituto Luce di Roma-rekin lankidetzan, atsegin handiz aurkeztuko du Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia den ZINEBIren 58. edizioaren markoan Francesco Munzi-ren azken lana, 1967 eta 1977 arteko Italiako historiaren zati baten erretratua den benetako zine artxibategia. Urte horiek erabakigarriak izan ziren Italiaren historiarako. Garai ilun bat. Eta Munzik gogora ekarri nahi izan du Veneziako azken Nazioarteko Zinemaldian lehiaketaz kanpoko film luze dokumentala izan zenaren bitartez. Ikerketa lan zorrotza da, garai hartako ikus-entzunezko materialak aztertzen ehunka ordu eman dituena, garai hartako gazte protestak gogora ekartzeko.

‘Assalto al cielo’ri buruzko informazio gehiago ikusteko klikatu hemen.

Zinemaldiaren programazio osoa ikusteko klikatu hemen.

 

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketaren irekiera

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketako argazkia

‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakusketako argazkia

Atzo, azaroak 17, zabaldu zuten Koldo Mitxelena Kulturgunean ‘Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión’ erakuesketa, eta 2017ko urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Elkarren artean solasean ari diren bi zatik osatzen dute erakusketa: batetik, Lekurik gabe, denborarik gabe, Sensibili alle foglie kooperatiba italiarrak komisariatu duena, eta bestetik, Giltzapekoak: notas sobre la reclusión, komisario-lanetan Marion Cruz, Aitor Izagirre eta Pablo Marte izan dituena.

Sensibili alle foglie kooperatibak XX. mendeko 60etatik 90etara bitartean Italian sortutako arte-laborategi garrantzitsuenetako 76 egileren lanak ekarri ditu Donostiara. Adierazpen-premia izan dute guztiek ere bizirauteko eta egoera eramateko itxialdia betetzen ari ziren erakundean: heriotzaren korridorea, espetxea eta bizi arteko zigorra, zoroetxeak, ospitale psikiatriko judizialak, geriatrikoak edota kalea. Bilduma honen eta bildutako arte-adierazpen desberdinen bitartez, «Archivio di scritture, scrizioni e arte irritata» ekimenaren kooperatiba arduradunak ikusgarritasuna eman nahi die sormena ulertzeko muga eta zailtasun sozialei, sormena gizaki izaten jarraitzeko bizi-baliabide funtsezkoa den aldetik. Gainera, bisitariek ikusi ahal izango dute gizakiaren adierazpen-indarra zertarako den gai muturreko bizi-baldintzen pean dagoenean.

Euskal presoen lanak zentsuratzea onetsi dute Espainiako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak

Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketan jarri behar zituzten presoen lanak, Donostia 2016ren testuinguruan. Ordea, antolakuntzak zentsuratu egin zituen Marrazki bilduma bat, margolan bat eta bideo-film bat, euskal presoek eginak zirelako.

LASA ETA ZABALA | VENERDÌ 18 NOVEMBRE 18:30 | SPAZIOXYGENE

lasa-eta-zabala_cartelVENERDÌ 18 NOVEMBRE

18:30 APERITIVO – 20:00 PROIEZIONE

SPAZIOXYGENE

Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro

Ottobre 1983. I rifugiati baschi Joxean Lasa e Joxi Zabala scompaiono a Baiona senza lasciare tracce, prologo di un’ondata di attentati rivendicati dal GAL. Iñigo, il giovane avvocato della famiglia, deve affrontare la crescente convinzione generale che i due giovani non riappariranno mai più.

1995. Sono passati dodici anni quando Jesús García, un poliziotto di Alicante, in seguito alle rivelazioni sul GAL, riapre il caso dei corpi di due giovani rimasti dieci anni senza identificazione, dopo essere stati uccisi e interrati in calce viva. I suoi sospetti trovano conferma: si tratta di Joxean e Joxi.

I corpi vengono rimpatriati e sepolti a Tolosa, in un ambiente di forte tensione con la polizia locale spiegata per l’occasione. Riaperta l’istruttoria, Iñigo e il suo aiutante, il giovane avvocato Fede, con la collaborazione del Giudice Istruttore e del Pubblico Ministero, indagheranno sul colonnello della Guardia Civil Rodríguez Galindo e sull’ex Prefetto Elgorriaga, trovando indizi della loro responsabilità nel sequestro e omicidio di Joxean e Joxi. Tuttavia, durante il lungo e tortuoso cammino per dimostrarlo, dovranno fare i conti con il gioco sporco di un ambiente afferrato al potere, superare conflitti personali e addirittura mettere in pericolo la loro vita.

Trailer Lasa eta Zabala


AZAROAK 18 OSTIRALA

18:30 APERITIVO – 20:00 EMANALDIA

SPAZIOXYGENE

Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro

1983ko Urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertu dira aztarnarik utzi gabe eta, jarraian, GAL deritzonaren atentatu andana bati hasiera emanez. Iñigok, senideen abokatuak, uste orokorrari aurre egin beharko dio laster: baliteke bi gazteak sekula berriro ez agertzea.

1995. Hamabi urte igaro dira. Jesus García Alacanteko poliziak, GALi buruz aditzera eman diren zertzeladak direla eta, kasu zahar bat irekiko du berriro, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren hamar urtez identifikatu gabe egon diren bi gorpuak Joxean eta Joxirenak izan daitezkeela susmatuz.

Gorpuak etxeratu eta Tolosan lurperatuak izango dira, tentsio handiko giroan hara bildu diren ertzainekin. Handik laster sumarioa irekitzen denean, Iñigo eta Fede bere laguntzaile gaztea, epaile instruktorearekin eta fiskalarekin elkarlanean, Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren koronelaren eta Elgorriaga gobernadore ohiaren inguruan ikertzen hasiko dira, hauek Joxean eta Joxiren bahiketan eta erailketan erantzukizuna badutela antzeman arte. Baina, hala frogatzeko bide luze eta bihurrian, botereari atxikita dauden etsaien joko zikinari aurre egin beharko diote, aldi berean euren barne gatazkak gaindituz eta bien biziak arrisku larrian jarriz.

Lasa eta Zabala trailerra

Ciclo di Cinema Basco | Euskal Zine Zikloa

Locandina proiezioni

A partire da questo venerdì, 18 novembre, inizierà il Ciclo di Cinema Basco organizzato dall’Associazione Culturale Euskara insieme allo Spazioxygene. Ci saranno tre appuntamenti, di cui due proiezioni di lungometraggi ed una rassegna di cortometraggi, tutti di produzione basca.

Il ciclo inizierà il 18 novembre con “Lasa e Zabala” (Lasa eta Zabala), un film raccontato come fosse un thriller che ha come filo conduttore la scomparsa dei rifugiati politici baschi Joxean Lasa e Joxi Zabala, prologo di un’ondata di attentati rivendicati dal GAL.

Il secondo appuntamento sarà il 25 novembre. In questa occasione si proietterà “Fiori” (Loreak), già presentato nella Settimana Basca del 2015, e proiettato per ben altre due volte su richiesta del pubblico. Il film, che racconta una storia che ha come filo conduttore un mazzo di fiori, è stato riconosciuto in vari festival come Donostiako Zinemaldia (Festival de San Sebastián), BFI London Film Festival, Zurich Film Festival e Tokyo International Film Festival.

Il ciclo si concluderà il 26 novembre con la proiezione di otto cortometraggi che appartengono a Laburbira, un circuito itinerante di audiovisivi in euskara. Dopo ogni proiezione verrà inoltre anticipata la programmazione della Settimana Basca 2016, che si svolgerà dall’1 all’11 Dicembre.

Tutti i film saranno proiettati allo Spazioxygene (Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro). Prima di ogni film ci sarà l’occasione di fare un piccolo aperitivo che inizierà alle 18:30. Le proiezioni inizieranno alle 20:00.

A breve pubblicheremo degli aggiornamenti, con più informazioni sulle singole proiezioni e sui dettagli dei film.

Evento su Facebook


Ostiral honetan, azaroaren 18an, hasiko da Associazione Culturale Euskarak Spazioxygenekin batera antolatutako Euskal Zinema Zikloa. Hiru izango dira saioak guztira. Bitan luzemetriak izango dira ikusgai eta hirugarrenean laburmetraia hautaketa bat aurkeztuko da.

Zikloa azaroaren 18an hasiko da “Lasa eta Zabala”rekin. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuen desagertzea du ardatz thriller bat bailitzan kontatutako istorioak.

Bigarren saioa azaroaren 25ean izango da. Egun horretarako 2015eko Euskal Astean aurkeztutako “Loreak” filma proposatu dugu, jendartean izan duen harrera ona dela eta ordutik beste bi emanaldi eskaini behar izan baitizkiogu. Loreak ardatz dituen luzemetraiak hainbat festibaletan izandako oihartzuna ere bada arrakasta horren lekuko: Donostiako Zinemaldia, BFI London Film Festival, Zurich Film Festival eta Tokyo International Film Festival.

Zikloa azaroaren 26an amaituko da euskarazko ikus-entzunezkoen zirkuitu ibiltaria den Laburbiran parte hartu duten zortzi laburmetraien emanaldiarekin. Ondoren, abenduaren 1etik 11ra ospatuko den 2016ko Euskal Astearen programazioa aurkeztuko da.

Emanaldi guztiak Spazioxygenen izango dira (Via San Tommaso D’Aquino 11a – Metro A Cipro). Pelikula bakoitzaren aurretik 18:30etan hasiko den aperitivo txiki bat egiteko aukera izango da. Emanaldiak, aldiz, 20:00etan hasiko dira.

Laster argitaratuko ditugu ekintzen inguruko eguneratzeak, emanaldi bakoitzaren eta filmeen ezaugarrien inguruko informazioa zabalduz.

Facebookeko ekitaldia

Pagina 1 di 212