Archivi del mese: dicembre 2012

ITURISSA

Dall articolo di Inigo Astiz sul giornale BERRIA

Trovate altri resti archeologici romani nei Paesi Baschi, a Aurizberri (Navarra).

Al contrario di quanto si pensasse alcuni deceni fa, la presenza dell’Impero Romano nei Paesi Baschi fu grandissima non solo nella pianura o ager ma anche nella costa e nelle montagne (saltus).

I resti archeologici trovati ultimamente dagli archeologi di Aranzadi sono un nuovo tassello in una mappa sempre più rilevante. Non si sè mai trovato nella zona montagnosa dei Pirenei nulla del genere.

Come diciamo no a ACE: Eroma, euskal hiria!  🙂

_____________

BERRIA egunkarian Inigo Astizek idatzitako artikulutik jasoa.

Kontrakoa zen garai batean ustea, baina argi mintzo dira harriak gaur egun: Euskal Herriak asko du Eromatik. Eta ez da gune lauetako kontua soilik. Orokorra da argazkia. Nabarmena izan da azken urteetan arkeologoen lana, eta asko izan dira agertu eta ikertu diren eromatar garaiko aztarnategiak.

Aurizberrin (Nafarroa) aurkitutako erromatar garaiko aztarnak izan dira azken albistea. Lehen zundaketak baino ez dituzte egin oraingoz, baina hiri handi baten arrastoak aurkitu dituzte, eta baita bidearen kokapena markatzeko bi miliario ere. Iturissa dela diote horregatik. Harribitxi bat, Pirinioetan halakorik inoiz topatu ez delako.

«Gutxi gorabehera eraikitze fasean» dago oraindik euskal arkeologia, Mertxe Urteagaren hitzetan. Irunen (Gipuzkoa) dagoen Oiasso museoko zuzendari eta Arkeolan enpresako kideetariko bat da, eta baita erromatar garaiaz Euskal Herrian dagoen aditu nagusietariko bat ere.

«Erromatar garaiko ondarea Euskal Herrian oso garrantzitsua da. Azken hamarkadetan urrats handiak egin dira, eta probintzia guztietan ikerketa sakonak egin dituzte». Juantxo Agirre Mauleon arkeologoarena da balorazioa. Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia da, eta bera izan da Iturissa aurkitu dutenetariko bat. Dioenez, hedatuz joan da Erromaren mapa Euskal Herrian urteekin. Garai batean Araba eta Nafarroa ziren aztarnategi nagusien guneak. Lautadak, alegia. XIX. mendean ere ezagun ziren Arabako Iruña-Veleia eta Nafarroako Iruña-Pompaelo, baina Bizkaian eta Gipuzkoan ere aztarnategi garrantzitsuak agertu dira. Zarautzen, Irun inguruan, Baionan… Eta hori da Iturissaren berezitasuna ere. Esparru berri bat ireki du ikerketarako.

Pubblicata la guida degli archivi segreti del Vaticano concernenti 3 diocesi basche.

Nei due libri, che saranno anche messi on-line, vengono raccolte informazioni bibliografiche riguardanti le diocesi di Gipuzkoa, Bizkaia e Araba dal Medioevo all’Era Moderna. Il lavoro di ricerca è stato coordinato dai professori dell’Università dei Paesi Baschi Jose Ramon Diaz de Durana,  Maria Rosario Porres e Cristina Jular.
___________________

Vatikanoko Artxibategi Sekretuko euskal iturrien gidaliburua aurkeztu dute

Erdi Arotik Aro Modernora bitarteko euskal diozesiei buruzko informazio bibliografikoa jasotzen da bertan.

Vatikanoko Artxibategi Sekretuan gordetzen diren euskal dokumentuen gida aurkeztu dute gaur, Gasteizen EHUk duen campusean. Bi liburuk osatzen dute gida, eta bietan euskal diozesiei buruzko informazio bibliografikoa jasotzen da; lehendabizikoak Erdi Arokoa biltzen du, bigarrenak, Aro Modernoko informazioa. Herritarrek ikusgai izateko, sarean jarriko dituzte gidak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarekin harremana duten bi mila fitxa dokumental bildu dira, guztira.

Gida osatzea Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren egitasmoa izan da; EHUk eta CSIC Ikerketa Zientifikoen Espainiako Kontseilu Nagusiak elkarlanean eginiko ikerketaren ondorioa da. Jose Ramon Diaz de Durana EHUko Erdi Aroko Historiako katedradunak, Maria Rosario Porres EHUko Aro Modernoko Historiako katedradunak eta Cristina Jular CSICeko zientzialari titularrak koordinatu dute ikerketa.

Un caso basco a Roma

Dibattito.
Le politiche di repressione si modificano nel passaggio dalle dittature militari alle democrazie neo-liberiste. Nonostante i cambiamenti politico-istituzionali, tuttavia, evidenti analogie permangono tra i due regimi statuali. L’iniziativa affronterà il problema della continuità della repressione, analizzando i casi argentino e basco.

La comparazione servirà in particolar modo a evidenziare le politiche repressive nello stato spagnolo nei confronti dei movimenti indipendentisti baschi.

Ne discutono:
– Mauro Palma, Vice presidente del Council for Penological co-operation del Consiglio d’Europa
– Claudio Tognonato, Professore di Sociologia Universita degli studi Roma tre, autore di “Affari nostri, Diritti Umani e rapporti Italia Argentina”