EUSKARA ITALIANO Hiztegia

Euskara – Italiano hiztegi hau,  Associazione Culturale Euskara elkartearen egitasmoa da eta www.euskara.it  web orrian biltzen diren proiektuek hartu dute parte:

A.C.E.  Associazione Culturale Euskara 

UPTER Unibersitateko Euskal Saila – Dipartimento di Lingua e Cultura Basca.

ROMA3 Unibesitateko Euskal Saila – Programma di Studi Baschi.

LIBE argitaletxea

Hiztegia WordPress plugin moduan garatu du. Aurrean duzun hau ez da behin betiko hiztegia. Abiapuntutzat jotzen dugu. 2014 abenduan aurkezten den lehenengo bertsioaren deskribapena:

15.024 euskara hitz lemarioa

50.000tik gora itzulpen

Gramatika kategoriak.

Adibideak

LAGUNTZAK

Euskara – Italiano hiztegia proiektu irekia da.  Gure xedea da hiztegiak etengabeko garapena izatea.  Horretarako laguntza beharko dugu.

Ekonomikoa alde batetik. Lagundu nahi baduzu, info@euskara.it

Baina giza baliabide laguntzak behar ditugu ere. Hau da, hiztegi eta itzulpengintzan jarduten direnen ekarpenak eta nola ez, euskara eta italiano artean dantzan ari direnen hatsak.

Lege-oharra

Euskara Italiano hiztegiaren webgunean argitaratutakoak Associazione Culturale Euskara jabetzakoak dira, besterik adierazten ez bada.

Fitxategiaren erantzulea Associazione Culturale Euskara bera da.

Jabetza intelektual eta industriala

Associazione Culturale Euskara jabetzako edukia Creative Commons 3.0 lizentziapean dago, “Antzitatespen – Ez Komertzial – Obra Eratorririk gabeko (by-nc-nd)” lizentzia.

Aintzatespena (Attribution): Lizentziak baimendutako obraren edozein ustiapenetan jatorrizko egilea nor den aitzatetsi edo aitortu beharko da.
Ez Komertziala (Non commercial): Obraren ustiapena erabilpen ez komertzialetara mugatua dago.
Obra Eratorririk Gabe (No Derivate Works): Obra ustiatzeko baimenak ez dakar obra eratorri bat sortzeko eraldaketa eskubiderik.